"Nire ustez Bidezko Merkataritza lehenengo pausu bat litzateke, etorkizun hurbil batean, erosten dugun guztia merkataritza harreman justuen bidez egiteko eta ingurumenarekiko errespetagarria izateko"
Bidezko Merkataritzako Konstumitzailea
NORTZUK GARA
Orain dela 14 urte irabazi asmorik gabeko elkarte talde batek biltzea erabaki zuen, Hegoaldean ekoiztutako produktuen merkataritza edo "trukea" beste era alternatibo batean sustatzeko eta praktikan jartzeko; BIDEZKO MERKATARITZA deitzen zaiona.
Gaur egungo kudeatzaileak:
- Anelkar (Antzuola)
- AMS (Arrasate)
- Banoia (Oñati)
- Harreman (Arrasate)
- Hiruatx (Aretxabaleta)
HELBURUAK
o Bidezko Merkataritzaren eta Kontsumo Arduratsuaren printzipioak sustatzea
o Bidezko Merkataritzako produktuak Deba Goieneko herritarrei helarazi eta bere kontsumoa normalizatzea
ZERGATIK KOOPERATU PROIEKTU HONEKIN?
- Denok kontziente garelako egungo injustizia sozial eta ingurumeneko bidegabekeriaz
- OHIKO MERKATARITZA delako injustizia hauen eragile nagusia
- Denon kooperazioz beste errealitate bat posible delako !!
Bideoa "CAPITAL HUMANO":
ZERGATIK AUKERATU BIDEZKO MERKATARITZAKO
PRODUKTUAK?
¡¡ Ingurumenarekiko eta giza eskubideen errespetuagatik !! Zure aukera egin...
Bidezko Merkataritzako 7 Printzipioak
Irizpide Ekonomikoak
- Soldata justuak (produktuaren kostea + komunitaterako prima)
- Prefinantziazioa (%50 eskaera eta %50 entregatzerakoan)
- Epe luzerako erlazio komertzialak
Irizpide Sozialak
- Lan baldintza duinak (explotazio gabekoak, ez haur ez nagusi)
- Parte hartze demokratikoaren sustapena komunitatean
- Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna
Ingurumen Irizpideak
- Errespetua ekoizpen ereduan (organikoa/ekologikoa)
Bideoa ikusi ostean...
Galduta ahal gaude?
Erreflexio honi erantzuna eman diezaiogun gure egunerokotasunean!!
Bidezko Merkataritzaren inguruko informazio gehiago...
GU