top of page

Aurkezpena...

BERRIAK

injustiziaren aurkako txertoa

Koronabirusak zabaltzeko duen gaitasun berarekin hedatu zaizkigu gaixotasunaren inguruko datuak azkenengo boladan. Datuak argi eta garbi ordenatzea eta herritarrei ematea nahi eta nahi ezkoa da.

Halaber, datuek, hotzean, ezer gutxi esaten dute konparaketarik egiten ez badugu. Ezin jakin kopuru bat asko ala gutxi den, gehiegi ala gutxiegi, beste kopuru batzuekin alderatzen ez badugu. 

Benetan zer eragin izango du COVID-19-aren pandemiak munduan?

Egin dezagun ariketa xinple bat. Zer da pandemia honek ekarri dezakeen gauzarik okerrena?  Populazioaren heriotza. Beraz, lotu gaitezen bakarrik datu horri: zenbat pertsonek galduko dute bizitza gaitz berri honen ondorioz?

Pandemia mundu mailan deklaratu zen momentutik, ekainaren bukaerara 500.000 hildako zenbatu dira mundu osoan. Ez dakigu zehazki zelakoa izango den COVID 19-aren bilakaera, baina demagun martxa berean segitzen duela. Munduan, urtebetean, 1.700.000 pertsona inguruk bizia galduko duela ondorioztatu daiteke. Izugarria!

Eta orain, egin dezagun konparazioa. Zenbat pertsona hiltzen dira desnutrizioz mundu osoan urtebetean? Medicos sin Fronteras-ek bere orrialdean publikatzen duen arabera (OMS-eko datuak dira): 3.000.000 haur baino gehiago hiltzen dira urtero desnutrizioa edo desnutrizioak dakartzan gaixotasunengatik. Hiru milioi haur baino gehiago urte bakarrean!

Zergatik ez da inoiz orain moduko iskanbila sortu? Zergatik ez da deklaratu alarma egoera mundial bat desnutrizio eta gosearekin amaitzeko? Nora begira daude mundu mailako osasun eta giza eskubideen erakundeak? Nora begira gobernuak? Nora begira gu? Akaso gu garelako horren eragile, beste alde batera begiratzea hobe? Penagarria eta lotsagarria, benetan.

Koronabirusaren kontrako erantzuna erabatekoa izan da, lehen munduan, hau da, lurralde aurreratuetan hedatu delako lehenengo. Horixe da nire uste apala. Aspaldi dabil desnutrizioaren mamua Afrika eta Asia hegoaldeko herrialdeetan barrena, baina hori ez zaio inori inporta. Nori axola zaizkio bizitza horiek? Zer gertatzen da arrautza bat edo okela zati bat eman ezin izateagatik, semea hiltzen ikusten duten gurasoekin?

Gure gizarte aberatsaren lotsaizunak inoiz baino ageriago jartzera etorri da koronabirusa. Gure kontraesan, pribilegio eta gehiegikeriak azaleraztera.

Gaixotasunarekin amaitzeko txertoaren bila, milaka milioi dolar, euro eta yuan gastatuko dira, gure ipurdi zuriak salbatzeko esperantzarekin. Farmazeutika enpresa erraldoiek dirutza bat irabaziko dute, eta gobernuek diru publikoa xahutuko dute beste behin partxe bat jartzeko.

Itxialdia, garrantzizkoak diren gaien inguruan erreflexionatzeko balio izan duela esan du askok. Pertsonen arteko maitasuna eta errespetua bultzatu behar dugula eta larrialdi honetatik, gizarte moduan hobeagoak aterako garela sinestarazi nahi izan digute.

Tamalez, pentsamendu positiboak izatea eta paperetan ortzadarrak margotzea ez da nahikoa. Munduak behar duena injustiziaren aurkako txertoa da. Orain konturatu gara denok barku berean goazela, eta ekaitz honetatik denak batera aterako garela edo inor ez.

Luzera begira, humanitate bezala biziraun nahi badugu eskubide eta oportunitate berdintasuna,  justizia soziala eta ekosistemaren oreka bermatu behar ditugu. Ezin dugu gehiago mantendu pertsonak eta natura esplotatzen duen sistema sozio-ekonomikoa. Kapitalismoa eraitsi eta giza baloreetan eta naturarekiko errespetuan oinarritutako mundua antolatu behar dugu. Ez dago besterik.

goiteben harreman dendari buruzko elkarrizketa

2020ko maiatza

harreman denda koronabirusaren aurrean zutik

Debagoieneko biztanleek berriro ere aukera-aukeran daukate Bidezko Merkataritza bailarako denda erreferentean: HARREMAN DENDAn.

Koronabirusak eragindako itxialdiaren ondoren, maiatzaren 11tik aurrera ateak zabaldu ditugu berriro ere, Arrasateko Hiper Eroskin.

Momentuz, ordutegia berezia izango da:

 

ASTELEHEN, ASTEAZKEN eta OSTIRALETAN goizez (10:00-13:00)

ASTEARTE eta OSTEGUNETAN arratsaldez (17:00-20:00ra)

 

MAIATZAREN 9an BIDEZKO MERKATARITZAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Nazioarteko eguna ospatu dela eta BIDEZKO MERKATARITZAREN indarra, eraldaketarako agente bezala, azpimarratu nahi dugu.

Gaur egungo krisi sanitario eta sozialak, inoiz baino gehiago nabarmendu du kontsumo eta ekonomia modelo berri baten beharra.   

COVID- 19ak, elikadura osasungarri, jasangarri eta bidezko baten garrantzia jarri du agerian. Osasun prebentziorako nahita nahiezkoa da gure elikadura eta ingurugiroa zaintzea. Kontsumo ohiturak aldatu behar ditugu.

 

Horixe da Bidezko Merkataritzak sustatzen duena: bio-dibertsitatea eta ingurune bakoitzaren aberastasun naturalak errespetatzen duen nekazaritza, fruitua zapore eta ezaugarri osasungarriengatik balioesten duen produkzioa, eta ekoizle lokalen garapena, lan baldintza egokietan.

Kontziente izan behar dugu, gure esku dagoela gauzak aldatzea. Bada garaia kontsumismo kutsagarri eta kaltegarriaren laberintotik ateratzeko.

Egin apustu Bidezko Merkataritzaren alde! Denon mesederako izango da.         

 

2017 maiatzak 13   TXOKOLATEZKO KATA

 

     Ekintza potente bat burutuko dugu Bidezko Merkataritza

aldarrikatzeko eta herritarren artean informazioa zabaltzeko;

TXOKOLATEZKO KATA bat. 

Berezitasun garrantzitsu bat edukiko du;

Kontsumitzailearentzaz gain ekoizlearentzat ere

"gozoa" den Txokolatea dastatuko dugula.

    *Haur explotaziorik gabekoa

    *Soldata duinak ordaindutakoa

    *Ekoizpen organikokoa

    *...

 Afrikako kakao plantazioetan ematen diren egoera

penagarriak "bisibilizatu" eta "salatu" nahi dugu!

      

       

           

BIDEZKO MERKATARITZAKO Nazioarteko Eguna 2014

 

 

     Zenbait ekintza burutu ditugu Bidezko Merkataritza

aldarrikatzeko eta herritarren artean informazioa zabaltzeko;

Elkartasun Egunean eta Kakaoaren Degustazio Egunean

Baserritarren Azokan.

 

*Kakaoaren Ikerketa Monografiko hau

gomendatzen dizugu. Kakaoaren atzetik dagoen

istorioa ezagutzeko!!

      

       

           

"ECONOMIA, BIEN COMUN y COMERCIO JUSTO" Hitzaldia

 

 

  2014ko Maiatzaren 5ean arratsaldeko 19:00tan Arrasateko Kultur Ateko Areto Nagusian Paco Alvarezekin solasaldi bat edukitzeko aukera izan genuen.

      

       

        Antolatzaileok eskertu nahi diogu Paco-ri gurekin elkarbanatutako momentuengatik !!

       Baita ere eskertu nahi dugu antolatzaile taldeari eta bertaratutakoei jardunaldi hau posible egiteagatik. Bertaratu ezin izan zenuenentzat bideo hau elkarbanatzen dugu, baina batez ere, bere mezua !!      

Bigarren partea

​2013 ko Maiatzaren 27  "ECONOMIA, COOPERACION y CONCIENCIA" Hitzaldia

 

 

  Maiatzaren 27an arratsaldeko 19:00tan Arrasateko Amaia Antzokian Arcadi Oliveresekin solasaldi bat edukitzeko aukera izan genuen.

      

       

        Antolatzaileok eskertu nahi diogu Arcadi-ri

   gurekin elkarbanatutako momentuengatik !!

       Baita ere eskertu nahi dugu antolatzaile taldeari

  eta bertaratutakoei jardunaldi hau posible egiteagatik.

       Bertaratu ezin izan zenuenentzat bideo hau

   elkarbanatzen dugu, baina batez ere, bere mezua !!    

    

7:50 minutuan hasten da

Otarraren Zozketa egin dugu !!    Ikusi albistea...

Ikusi albiste osoa [MONDRABERRI]

2012ko Abenduaren 12a        "DINERO y CONCIENCIA" Hitzaldia

 

 

  Abenduaren 12an arratsaldeko 19:00tan Arrasateko KulturAte egoitzan DIRUA ETA KONTZIENTZIARI buruzko solasaldira hurbiltzeko aukera izan genuen.

      

       Antolatzaileok eskertu nahi

   diogu bai Joan-i eta bai bere
   taldeari gurekin elkarbanatutako

   momentuengatik !!
       Bertaratu ezin izan zenuenentzat
   bideo hau elkarbanatzen dugu,

   baina batez ere, bere mezua !!

 













     

      Hitzaldia Joan Antoni Melék eman zuen, esperientzia

esanguratsua dauka diruaren alorrean, ohiko banketxean eta

egun Banketxe Etikoan

      Hausnartuerazi zigun nola diruak eta honen erabilerak

eragin zuzena daukan gure sakoneko baloreetan, besteekiko

loturetan, eta natura eta ingurugiroarekiko menpekotasunean.

      Diruarekiko erlazioan, honen erabileran eta egindako

inbertsioetan kontzientzia jarriz hobetu al dezakegu mundua?

      Benetan libreak al gara nahi ditugun erabakiak hartzeko?

Edo beste batzuek hartzen dituzte nire erabakiak? 

      Bloga: www.dineroyconciencia.es
   

2012ko Azaroaren 3a





Zer dago Kafe katilu baten atzean?

Ikusi albiste osoa [MONDRABERRI]

2012ko Apirilaren 4a





Bidezko Merkataritza Eskola eta Industriara heldu da!!

Ikusi albiste osoa [GOIENA]

bottom of page